Zenbat negar baztarretan

Zenbat negar baztarretan https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Bidelapurrak
162.zenbakia
Zenbat negar baztarretan
Haize berriak dakarzkigute euskal musika eszenara Bidelapurrek. Kontzertuak bi ahots, gitarra, banjoa, bonbo bat eta pandero larrugabe batekin egiten dituzte, eta hori dena bi pertsonak bakarrik. Kontzertuetako giroa lagun musikari askoz inguraturik grabatu dute. Gazteen bizipenak deskribatzen dira disko honetan: ekintzak, hitzak, negarrak, irribarreak eta itxaropenak musikatuta. Folk amerikar, country eta bluesean murgiltzeko gogoa pizten duen musika. Guantxe jaunak grabatu du diskoa, eta zaila zena, gazte hauen ahots urratuak goxatzea, soinu garbiz lortu du.