Viet Cong

Viet Cong https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Viet Cong
160.zenbakia
Viet Cong
Arteak deserosoa izan behar duela dioen premisa serio hartu du Women kanadarren errautsetatik sortutako taldeak. Lan gordina da, hotza, grisa. Itolarria eragingo dizu. Alta, badago esperantzarako tokia, dosi txikian bada ere, Continental Shelf eta Silhouettes abestietan. Horietan pop melodiekin limurtuko zaituzte, baina konflikto metafisikoetan murgildu nahi ez baduzu, ez kasurik egin letrei. Diskoa amaitzean kolorea itzuliko da, baina ordurako Estokolmoko sindromeak jota gitarra distortsionatu eta sintetizadoreek eraikitako mundu post-punk-apokaliptiko dantzagarrira bueltatzea baino ez duzu nahiko.