The Pale Emperor

The Pale Emperor https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
kritika
Testua: Haize Galarraga
Marilyn Manson
160.zenbakia
The Pale Emperor
Azken urteetako tendentzia dekadentearen ondoren, ezer gutxi espero genuen garai batean hainbesteko gozamena eragin zigun artista eszentrikoaren eskutik. Estudioko bederatzigarren lanak, ordea, burua zertxobait altxarazi dio, eta bere ibilbide luzearen beheraldiari duintasun pixka bat eman. Bere alderik gogorrena baztertu eta sendotasunaren alde egin du balada akustikoetan, deluxe edizioko azken hiru kantetan, adibidez. Era berean, bluesa ere ez zaiola gaizki egokitzen frogatu du. Proposamen interesgarriak dituen lan onargarria biribildu du.