The Mamma Jam EP

The Mamma Jam EP https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
The Mamma Jam
167.zenbakia
The Mamma Jam EP
Astral aurreko diskoa atzean utzi dute. Oraingoz YouTuben bakarrik entzun daitezkeen lau abestirekin datoz. "Leheeeen olatuaaaa hondartzaaaa hartaraaa..." Horixe Capa bigarren abestiaz esan dezakedana. Entzutean konturatuko zarete zertaz ari naizen. Musika alaia eta interesgarria egiten jarri dira, igoera eta jaitsierekin, estilo asko nahastuz, baladak egiten ere badakitela erakutsiz. Niretzat lantxo borobila da. Hurrengoari itxaron bitartean, entzun ditzagun Mother Halloobaah, Capaz, Xurrak eta Homogenius abestiak. Aurreko batean taldekideak aurkeztu nizkizuen, beraz, informazioa nahi baduzue, Interneten bilatu!