The Chopin Project

The Chopin Project https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Ólafur Arnalds & Alice Sara Ott
162.zenbakia
The Chopin Project
Arnaldsen hitzetan, Chopinen musika aurkezteko moduan ez da aldaketarik egon azken 200 urteetan. Norbaitek egin zain zegoen, baina azkenean berak egitea erabaki du (gaitasuna badu-eta), Alice Sara Ott pianista bikainaren laguntzarekin. Bada, Reykjavik inguruko paisaia eder-galduetan birsortu da Chopin. Piezak interpretatzeko leku intimista eta bakartiak bilatu dituzte, ingurunea grabazioaren parte eginda. Ondoren, Arnaldsek bibolinak eta sintetizadoreak gehitu ditu, eta ukitu modernoa eman dio lanari. Ia mugitu gabe entzuten den diskoa da, bere edertasunaren hauskorra mugimendu bakarrarekin puskatuko denaren beldurrez.