The Ascetic

The Ascetic https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
kritika
Testua: Haize Galarraga
Ire Wolves
159.zenbakia
The Ascetic
2011 aldera, aurreko proiektu musikalak alde batera utzi eta Ire Wolves taldea sortzea erabaki zuten Minnesotako hiru musikarik. Hiru urteren ondoren, taldearen soinua finkatuta dutela, lehen lan luzea argitaratu dute. Ire Wolvesen musika post-metal iluna bezala sailka daiteke. Dentsitate handiko abesti luzeek osatzen dute diskoa. Gitarra-jotzailea eta baxu-jotzailea abeslari lanetan tartekatzen dira, mina darien ahots urratu eta garbiak elkarrekin lotuz. Cult of Luna edota Isis bezalako taldeen zalea bazara, merezi dizu talde honi entzunalditxo bat eskaintzeak.