Sute perfektua

Sute perfektua https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Anger
160.zenbakia
Sute perfektua
Rock gogorra, hardcore azkarra eta funk dantzagarria. Euskal Herrian gertatzen direnak kontatzen dituzten letra serioetarako doinu alaiak egin dituzte. Arrasaten eraiki dute uholde amerikarraren aurkako horma, hortaz, interesek mugitzen duten kulturaren aurkako musika da Angerrena. Hollywoodekoek sutea nahi dute. Hala ere, sute hau kontrolatutako su bihurri bat da. Diskoaren ekoizpena Bonberenean egin dute Txap nonahikoarekin. Soinua fintzeaz Mamia estudioetako Jonan Ordorika arduratu da. Eta diskoaren artelan bisuala Lubakigrafik-eko Unai Bergarak egin du. Motibatzeko musika; dantzatu baina kontzientziarekin.