Summum Post Mortem

Summum Post Mortem https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
kritika
Testua: Haize Galarraga
Bullets of Misery
161.zenbakia
Summum Post Mortem
Azaleko argazkiaren gordinkeria eskas samar geratzen da bost abesti hauetan aurkitu dezakegunarekin alderatuta: infernua, odola, heriotza, txarriboda, muinak, tripakiak… Gernikarrek muturreko metal euskaldunaren egoerari astindu eder bat emateko moduko hogei minutu pasako EP luzea kaleratu dute. Hasieratik bukaeraraino taldeko partaide bakoitzaren aportazioak gogoangarriak dira. Euskaraz gutxitan entzun izan den ahots erregistro aberatsak harridura eta gozamena sortzen du, hiltzear dagoen txerri kurrinkatik sabel-hiztun guturalera tximista bezala igarotzen denean.