Suicide Songs

Suicide Songs https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/13
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Money
172.zenbakia
Suicide Songs
Atmosfera ilunak melodia argitsuez beteriko abestietan ezkutatuak. Letrak ere dentsoak dira. Jamie Lee txeratsuak itolarria sortzen digu lehen abestitik ez duela gehiago gizaki izan nahi esaten digunean. Giza psikaren zokorik ilunenak agerian uztera etorri da Manchesterreko hirukotea. Intentsitatea ezin zaio ukatu, konplexuagoa da, debutekoa baino helduagoa. Ideia interesgarriz betetako collagea da, hala ere oraindik ez dute lortu lanari osotasun bat ematea. Zenbaitetan gehiegizko dramatismoan ere erortzen dira. Baina norabidea egokia eta bidea ederra. Merezi du beraiekin batera ibiltzea.