Sua

Sua https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Emon
160.zenbakia
Sua
Trikipunk-ska eta txigiro-txigiro musika egiten dute. Mozkortzeko, dantzatzeko eta larrua jotzeko musika. Jai giroan erraz entzuten den reggae eta reggaetoiaren arteko nahasketa motel eta azkarra, mozketa neurtuekin. Zaila egiten zait, arreta handiarekin grabatuta dagoen diskoa izanik, Fermin Muguruza, Skakeitan, Vendetta eta Hesian bezalako talde famatuen gaurko testuingurutik at kokatzea eta nerabeei begira egindako produktua dela ez esatea. Hala ere, ulertzen dut dantzatzeko grina duen euskal jendea badela, eta, horregatik, Emonekin asko gozatuko duena. Tronpetek ez dute inolako errurik, letrak beste kontu bat dira.