Sistema

Sistema https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/13
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Joan Colomo
173.zenbakia
Sistema
Joan Colomo eklektikoak berriz ere liluratu gaitu. Bere ahots nahasezin eta elebiduna gaztelaniaz dabilenean pop dantzagarriz mugitzen gaitu, katalanez aldiz, folk intimistarekin txunditzen gaitu. Batetik bestera aldaketa naturaltasunez egiten du, abestiaren eskariaren arabera. Eta noski, bere ahotsa bezain bereizgarriak diren protesta abestiak eta umorea ez dira falta, Núcleo duro abestia, kasu. Zure ametsei herdoila kendu eta martxan jartzeko 14 arauz osatutako sistema proposatzen dizu. Originaltasuna bipildua eta nortasuna minimoetan dagoen mende honetan, itxaropena gorpuzten du disko honek.