Sacco

Sacco https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
albiste-laburra
Sacco
Hirukotearen estreinako diskoa izan zen bIDEhUTSek Durangoko Azokara eramandako azken nobedadea. Elorrion hasi zuten aurkezpen bira, eta martxotik oholtzaz oholtza ibili da Irungo taldea. Herbehereak eta Belgika Toil taldearekin batera bisitatu ondoren, Euskal Herrira itzuli dira lehen diskoaren promozioarekin jarraitzeko. Maiatzaren 15ean Eten eta Diana Lagartorekin batera Andoaingo gaztetxean izango dira.