Roots

Roots https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/13
kritika
Testua: Haize Galarraga
Sepultura
172.zenbakia
Roots
20 urte bete dira Sepulturak bere maisulana kaleratu zuenetik. Ez dago soberan gizaldi berriei disko honen garrantzi historikoa gogoraraztea. Muturreko metal disko batean, Amazonaseko tribuak edota Carlinhos Brownen kolaborazioak sartzeak suposatu zuen efektuak oraindik oilo ipurdia jartzen digu entzuten dugun bakoitzean. Metalaren jarraitzaile puritanoenentzako sakrilegio edo esperimentu arraro bat izan zenak hain zuzen ere, aurretik okurritu ere egingo ez zitzaion jendea death metala entzuten jarri zuen. Metalzale irekiagoentzat berriz, oraindik zabalik dirauen unibertso berri baten atea zabaldu zen.