Rivals

Rivals https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/07/13
kritika
Testua: Haize Galarraga
Coal Chamber
164.zenbakia
Rivals
Egokiago litzateke diskoa Revivals deitu izan balute. Nu-metalarekin zer gertatu den ez dugu beste behin azalduko, denok baitakigu estiloak goia jo zuela bere garaian, eta, ordutik, itzaltzen joan dela, nahiz eta Korn edota Deftones bezalako talde batzuk bizirik dirauten. Ilunabar horren adibide izan da Coal Chamber; itxura bitxi harekin indartsu hasi ziren, baina desagertu ere halaxe egin ziren. Hamarkada bat geroago berpiztuta datozkigu, baina ezer berririk gabe, eta, agian, garaiz kanpo. Baina zer arraio, xarma apur bat oraindik geratzen zaie, eta garai haiek bizi izan ez zituztenentzat interesgarria izan daiteke.