Rave Tapes

Rave Tapes https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
kritika
Testua: Leire Palacios
Mogwai
158.zenbakia
Rave Tapes
Lau eta sinpletzat jo dute jarraitzaile askok Mogwairen azken lana. Pertsonalki ez dut iritzi horrekin bat egiten, baina egia da, euren ibilbidean zaleen fideltasuna proban jartzen duela diskoak. Hexon Bogon kantako riff pisutsuak oasis bat legez heltzen dira diskoaren erdialde aldera. Pasionatu, askatzaile, eta hipnotizantea. No Medicine For Regret kantak hitzik barik barruarazten du begirada. Doinuaren dentsitate aldaketek entzulearen espazio fisikoa aldarazten dute. Horregatik ez dute esentziarik galdu; ‘Ni’-aren abstrakzio dimentsioetan garraia zaitzakeen bidaiderik leialena izaten jarraitzen duelako.