Orekariak

Orekariak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Skakeitan
158.zenbakia
Orekariak
Ska-punk estiloa jorratzen duten donostiarren bigarren lana da. Lehen lana baino ausartagoa den disko honekin oreka bilatzen ari dira. Ikasi dute dagoeneko ikasi behar zuten guztia. Ez dute eurek bakarrik egin; El tio Calambres aho azkarra, Hodei Beitia eta Glaukomako Juantxo Arakama lagun izan dituzte lan borobil honetan. Gehiegi esplotatuta dagoen estiloari usain berria erantsi diote donostiarrek. Donostiako Piratekin aritzetik, crowdfunding-ari esker Haritz Harreguyrekin grabatzera joan dira Higain estudiora. Orokorrean energia handiko diskoa da, baina baditu bere izkina leunak ere.