Moonlight

Moonlight https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
kritika
Testua: Leire Palacios
Hanni el Khatib
160.zenbakia
Moonlight
Orain ondo ulertzen dut zergatik gomendatu zidaten Moonlight entzun nezala. Hainbat estilo uztartzen dituen diskoa izan arren, rock esentzian egonkortutako lana da. Bateria soil eta pisutsua zein riff sendoak ditu sustrai. Enborra urtzeekin kateatzen den reverberretik jaiotako ahots bikoitzak gidatzen du. Adaska eta hostoetan topatuko dugu sintetizadoreen lana. Devendra Banhart, Kula Shaker edota The Black Keys atsegin dituztenek gustura egingo dute bidaia Hanni El Khatibekin batera. Galdutako Two Brothers-i eskaintzen dien abestiak ixten du diskoa. Letra goibelaren kontrako muturrean da melodia; gitarra hari fin batekin bateriaren eragite itsaskorra. Ez galdu entzuteko aukera.