Misanthropy

Misanthropy https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
kritika
Testua: Haize Galarraga
Lands
158.zenbakia
Misanthropy
Post hardcore, metal eta rockaren onenak harturik, lan borobil bezain konplexua sortzeko gai izan dira britainiarrak. Lehen lan luzea argitaratzeko behar izan dituzten hiru urteak ondo justifikatuta daudela esan daiteke. Aurretik pare bat EP argitaratuak zituzten. Denbora hori aipatutako erritmo horiek guztiak maisutasunez eta kontu handiz uztartzen eman dutela nabari da. Hori gutxi balitz, emozio andana sortzeko gai izan dira lanak irauten dituen hiru ordu laurdenetan; garrasiek gidatutako goia jotzetik, riff instrumental gozoetara naturaltasunez igarota.