Maskarak

Maskarak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
kritika
Testua: Aitor Abaroa
Skasti
163.zenbakia
Maskarak
"Jada ez gara ska talde bat". Aldaketa nabarmena da; Arima ilunen postontzi hauskorra edo Denboraren giltza kantetako gitarra zein bateria erritmo biziek rock dantzagarritik edaten dute, edota Arnasa lapurtuz indie pop doinuetara hurbiltzen da. Hori bai, sintetizadoreek giroak osatzen laguntzen duten arren, punch-a tronpetaren eta tronboiaren eskutik datoz –ez dira, baina izan dira ska taldea, eta nabari da–. Nik 8994 instrumentala eta BNL azpimarratuko nituzke; sorterrikide Delorean laukotearen Into the Plateau diskoko erritmorik itsaskorrenak dakarzkidate gogora.