Lo que aletea en nuestras cabezas

Lo que aletea en nuestras cabezas https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/08/17
kritika
Testua: Testua: Leire Palacios @AnnieSdelMono
Robe
164.zenbakia
Lo que aletea en nuestras cabezas
Ohituta gaituena baino melodia leunagoekin datorkigun arren, Robe bakarkako ibilbidean, taldean egiten zuen bezala, hitz goxo eta mingotsekin ari da dantzan. Are gehiago, beti erakutsi du letrak arrunt eta poetikoki lotzeko daukan gaitasuna, baita horiek doinuarekin diluitzekoa ere. Berreskuratu ditu nostalgiaz beteriko keinuak, hala nola, organo, piano eta saxofoiaren bitartez egin du garairik gabeko diskoa. Distantziarekin hartuta, baina zerbait izatekotan 2008ko Extremoduroren La ley innata diskotik du beste edozein lanetatik baino gehiago.