Kondria guztiak

Kondria guztiak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/07/13
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Hi exekutibo
164.zenbakia
Kondria guztiak
Zumarragako hiru gazteak poparen eta rockaren bueltan dabiltza. Dena den, bat-batean galdetuko balidate, popa baino gehiago rocka dela esango nuke. Ingelesezko eta euskarazko hitzak nahasten dituzte, adibidez, Zu Run Away abestian, edota soilik ingelesez, Your Victim kortean bezala. Abesti sentikorrak dituzte, eta bozgorailu indartsuekin kontzertu gogoangarriak egin ditzakete. Horren adibide, Zentzugabe bat naiz kanta. Ez da rock deskafeinatua. Alvaro Remacha-k grabatu eta nahastu du bost abestiko lehen diskoa; ni hurrengo lanaren zain naute.