Jesu & Sun kil moon

Jesu & Sun kil moon https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/13
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Jesu & Sun kil moon
172.zenbakia
Jesu & Sun kil moon
Gitarra distortsionatuek soinu industrial baina aldi berean emozioz betea sortzen dute. Eta ahotsa zinez da sarkorra, erakargarria. Turrustaka emozioak. Zu galdezka zergatik ez ote diren lehenago elkartu Justin Broadrick eta Mark Kozel. Kantuak aurrera doazen heinean, galdera soil horrek burutik ihes egingo dizu, pentsamendu bakar batek ere ez ditzan diskoak sortzen dituen zirrarak uhertu. Zure sentimenduek gainezka egingo dute azkenik Exodus abesti erabat lazgarriarekin. Egia da, abestien iraupenagatik eskakizun handiko lana dela, horrelakoak izaten dira ordea luzera gogoangarrienak.