II

II https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Hotzikara
163.zenbakia
II
Usurbileko gazte hauen bigarren diskoa da. Aurrekoa Kazalis thrash-toarekin grabatu zuten, eta oraingoan Bonberenean ibili dira Txap-ekin jolasean. Disko osoa ordu erdi bateko garrasi guturala da, erraietatik jotzen den musika distortsionatua. Aurrekoa oso alaia ez zen arren, oraingoan are melankoniatsuago aurkitu ditut hotzikarak. Lau dira, gitarra, baxu elektriko, bateria eta ahotsa. Teknika gidatzeaz aparte, Karlos Osinaga Txap jaunak lisabërara oihukatu du Pendulu abestian. Lortu nahi duten soinu zaratatsu hori kontrolatzen ikasi dute.