Hariak

Hariak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
kritika
Testua: Haize Galarraga
Tiktara
163.zenbakia
Hariak
Batere gertukoa ez den euskaldun hotzaren estereotipoa apurtzeko ez dago gure gerriak astinduaraziko dituen Karibeko doinu sorta baino gauza egokiagorik. Tiktarak Karibeko kostalde eta irletan zehar bidaia proposatzen digu, euren ibilbideko bigarrena den disko honetan. Lurralde exotikoetako erritmoak gertuko gaiekin uztartzen dituzte, entzulea egoera surrealistetara eramanez, "Fracking Ez!" leloa errepikatzen duen chachacharekin gertatzen den bezala, adibidez. Kolaborazio andanak ere aberastasuna baino ez dio ekarri berez bikain moldatzen den zortzikoteari.