Gure eroyak

Gure eroyak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
kritika
Testua: Leire Palacios
Bi bala
167.zenbakia
Gure eroyak
Bigarren diskoan hitz jokoa proposatzen digu Alegia, Ataun eta Oriotik datorren laukoteak. Gure eroyak izenburua, gure eroriak edota gure heroiak bezala ulertu daiteke. Koherenteki jokatzea dirudi, are gehiago taldeak bertsoan duen oinarria kontutan hartuta. Eta koherentea da baita ere dakarkiguten lana, rockeroa, bizia eta bira bakoitzean geratzeko etorri direla irmoki oihukatzen duena. Hitzetan du indarra: deseroso sentiarazi arte da kritikoa. Aski ondo ezagutzen ditugunak bilorik gabe musikatu dituzte: feminismoa, Euskal Herriko kontserbadurismoa edota drogen kontsumoa. Euren balak jaurti dituzte kultura mugitu ezinik mantentzen duten totemen kontra.