Garaipenera arte!

Garaipenera arte! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Oliba gorriak
159.zenbakia
Garaipenera arte!
Duela hamalau urte egurra ematen hasi ziren Markina-Xemeindarren laugarren diskoa da. Erritmo bizia dauka lehen abestiak, horregatik esango nuke azkenaldian entzun dudan punk dotoreena dela. Ondoren Herritarren frontea dator matxinadara deituz. Bring the War Home abestiak duen indarra azpimagarria da, eta Revolución proletaria mundial indarrarekin eskatzen dute. Bizirik ehortziak kantan BAP!! taldearen Plastikozko egunak abesti azkarrari hitz berriak jarri dizkiote, "Zenbat diruzale, zenbat putaseme" leloa soilik mantenduz. Amaitzeko Hiztegi gorria, ezkerraren eskakizun guztiak laburtzen dituena.