Freedom

Freedom https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
kritika
Testua: Haize Galarraga
Refused
165.zenbakia
Freedom
Suediarren The Shape of Punk to Come XXI. mendeko hardcorean eragin handienetakoa izan duen diskotzat dute askok. Lan hura atera eta gutxira taldea modu txarrean desegin zen, eta hamabost urte pasa dira berriz batu diren arte. Disko berri honetan denborak musikariengan izan duen eragina nabarmena da, eta izenak dioen bezala, sorkuntzari askatasun handiagoa eman diote. Hala, urtetan asimilatutako estilo ezberdinak nahaspilatzen dira. Musikalki aberastzat genuen taldeak norabidea galdu duela esan daiteke, berriro elkartzeko  esperantza zapuztuta.