Ezpalak

Ezpalak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
kritika
Testua: Leire Palacios
Seiurte
162.zenbakia
Ezpalak
Seiurtek The Unfinished Sympathy taldea atsegin du, eta haren eragina nabarmena da, baina aspaldi hasi ziren beste itsaso bateko uretan igeri. Bizkaitarren hamairugarrena erritmo gozagarriekin ehundutako lan heldu eta koherentea da. Grises taldean diharduen Eñaut Gaztañagak alor teknikoan utzi du bere marka. Ezpalak diskoa, zortzi abesti koloretsu ezti-mingotsen segida da; melodietan atentzio handiena bereganatu arren, lantzean behin, letraren bitartez entzulea ziztatzeko ahalmena duena.