Ezagutu, onartu, maitatu

Ezagutu, onartu, maitatu https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/13
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Maddi
172.zenbakia
Ezagutu, onartu, maitatu
Bakarrik Hobeto jaialdia ezagutu genuen Maddi, ondoren Pelaxi erosi nion diskoa. Maddiren letra pentsakorrak, bere aholkuak, tristura eta haserrea. Hobe dela isilik egotea dio lehen abestian. Lasai hasten bada, leherketa ikaragarri bat du berriro isiltasunera itzultzeko. Kaiolen tristuratik ausart ateratzen da Maddi, ondoren Nina Simonen alboan ongi sentitzeko. Utopiaz ari da gero, agoniaz. Ezagutu, onartu, maitatu da azken pieza, Ruper Ordorikaren abestia izan zitekeena. Soinu fina lortu du Ordizian Pablo Sanchezek eta ondoren Karlos Osinagak Tolosan potoldu du.