Every Minute

Every Minute https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Ainara Legardon
159.zenbakia
Every Minute
Ez naiz PJ Harveyrekin alderatuko duen enegarrena izango, aspaldi frogatu baitu Ainarak bere talentua. Lan honetan ere talentua, nortasuna eta pasioa erruz aurki daitezke. Bere ahots indartsua du diskoak oinarri, nahieran darabilelarik. Abesti bakoitzarekin emozio lagin ezberdinak biltzen ditu: samina, gozamena, etsipena... Guztia rock esperimentalean bilduta. Baina lan hau hitz batekin definitu beharko banu hitz hori zintzotasuna litzateke. Horren isla da diskoaren 250 kopia bakarrik aterako dituztela eta merkatal zentro handietan ez dela komertzializatuko. Galtzear dagoen espeziea da Ainara Legardon, zaindu dezagun!