Ep I

Ep I https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Burun Danga
165.zenbakia
Ep I
Zati desberdinak ahokatzen ematen dute denbora, eta horri esker, bidaia interesgarria sortzen dute lehen lana den honetan. Danborrak eta platerak Ander Berzosak jotzen ditu, Julen Barandik baxua, Eneko Ramosek teklatua eta Iñigo Serrullak gitarra eta ahotsa. Birtuositate usain gozoa dario akorde bakoitzari. Lehen abestia ingelesez kantaturiko balada kañeroa da Astalarre izenekoa. Bigarrena, New phase ingelesez kantatutako balada kañeroa da, intentsitatearekin jokatzen duen abestia. Azkena, egunsentia, euskaraz egin dute, eta berriro ere indar eta ferekak uztartzen dituzte. Sortzaileek diotenez, blues-funk-jungle-reagge-rock alternatiboa da.