Elkar Estudioa Sesioak

Elkar Estudioa Sesioak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Elkar Estudioa
158.zenbakia
Elkar Estudioa Sesioak

Donostiako Igara auzoan dagoen musika estudio bikaina promozionatzeko bederatzi talde berezik euren abestiak grabatu dituzte. Aguxtin Alkhat, Etorkizun Beltza, Ezinean, Izaki Gardenak, Kasernarat, Kea, Odolaren Mintzoa, Seiurte eta Skasti izan dira hautatuak, eta denek egin dute lan txukuna. Oihukako lagunek mota anitzetako musikak bildu dituzte disko bakar batean. Zeresanik ez Víctor Sánchez jaunak landutako soinu bikainaz. Taldeak ezagutarazteko ideia ona da. Batez ere gaur egungo musika industriak bizi duen egoera dela eta bla, bla, bla…