Desperate Journalist

Desperate Journalist https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
kritika
Testua: Leire Palacios
Desperate Journalist
161.zenbakia
Desperate Journalist
Ukitu pop-a duen post punk lan intentso, emozional, egonkor eta argitsua da. Riff pisutsu eta zikinetatik, gitarra hari sendo, leun eta gardenetara egiten dute abestiek, elkarrekin protagonista bihurtzen diren baxu eta bateriari melodian leku eginda. Jo Bevan-en kolore anitzak dituen aparteko ahotsak, –zenbaitetan Björk eta Dolores O’Riordanen tinbreak gogora ekartzen dituena– elegantziaren misterioa gordetzen du.  Elkarren artean koherentzia handia duten hamaika kanta izateagatik, hasieratik amaierara entzun daitezke diskoko 37 minutuak nekatu gabe. Alderatzea zilegi ez den arren, Savagesen debuta maite izan genuenontzat, must bat da Londresko laukotearen aurreneko diskoa.