Depression Cherry

Depression Cherry https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Beach House
167.zenbakia
Depression Cherry
Lehen entzunaldietan beren aurreko lanen kopia dirudi disko honek. Errepikakorra egiten da. Entzunaldi kopurua igo ahala, ordea, konturatzen zara atzean ñabardura erabat adiktiboak ezkutatzen direla. 10:37 abestia beraien beste diskoren batean entzun duzula pentsatzen ari zaren momentuan, kanta erditik ebakitzen duen gitarra sartzen da, kolpetik diskoko kanta onenetakoa bilakatuz. Musika barnerakoi eta amesberak diskoa hobeto gozatu ahal izateko bakardadea bilatzera zaramatza. Oraingoan eboluzioa ez da hain nabarmena izan, baina beste pauso bat eman dute aurrera. Ez dirudi gelditzeko asmorik dutenik.