Currents

Currents https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
kritika
Testua: Leire Palacios
Tame Impala
165.zenbakia
Currents
Diskoa bezain borobil eta biratzaile utzi dizkit begiak estreinako entzunaldiak. Hasieratik amaierara Currents ez da inondik inora espero nuen soinua. Musika organikotik urrun kokatzen den lana da; aurrekoak baino are elektronikoagoa da, distortsionatuagoa, geruzatsuagoa eta entzuteko deserosoagoa. Parkerren taldeak rock psikodelikoan errotutako sustraiak baditu ere, estudioko hirugarren diskoan sintetizadore sarkor eta inguratzaileekin lotu dituzte melodiak. Aski ondo definitutako soinu berria da; dentsoa den arren ez du gainezka egiten. Aukeran, aurreko bi lanen bidearen ildoreakin eroso zirenentzat, Currents diskoa Disciples abestitik hasteko gomendatuko nieke.