Cowboy's Orchestra Saioak

Cowboy's Orchestra Saioak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
kritika
Testua:
Pelax
162.zenbakia
Cowboy's Orchestra Saioak
Cowboy's Orchestra SaioakUnai ‘Cowboy’ Pelayo donostiarrak belauneko lotailua puskatu zuen, eta etxean etzanda zegoela ekin zion gitarra akustikoa jotzeari. Aurretik talde rockeroetan aritutakoa denez, bakarkako diskoari rock usaina dario. Iñigo Irazokirekin batera Saran grabatu duen diskoak soinu berezia du. Lagun askoren laguntza izan du; gitarrak, bateriak, baxuak, ahotsak, armonika, saxoa... hainbeste izan dira, guztiak aipatzeko ere lekurik ez dudala. Eta Jonan Ordorikaren Mamia estudioetan txukun masterizatua izan da. Zuzenekoetan ikusteko aukera dugu orain, orkestra, hurrengo disko soila grabatu aurretik.