Bidaia

Bidaia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/13
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Zingira
172.zenbakia
Bidaia
Rock progresiboa jotzen dute. 350 aleko argitalpena da lehen disko hau. Abesti luzeak bezain landuak sortu dituzte Oñatikoek. Sharon Stonerreko Iñigo Ibarrondok zituen abestien bilduma serioa da esku artekoa. Eskuz landu du diskoa inguratzen duen guztia, konposaketatik hasita, grabaketatik pasata edizioraino. Sei abesti eder egitea lortu duela uste dut, niretzat behintzat, hemen, azken aldian entzundako rock orijinalena da. Lan asko egin ondorengo fruitu gozoa. Gitarra eta baterietaz at sintetizadoreen bidetik jo du Ibarrondok, eta jakin du soinu berezi hori lortzen.