Bi

Bi https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bi-2/@@download/image/mursego_bi.jpg
2016/04/13
kritika
Testua: Haize Galarraga
Tooth
172.zenbakia
Bi
Duten amaierak gure bihotzean utzi zuen zulo sakona betetzeko sortu zela zirudien taldeak. Hondarribikoen oinordetza ez ezik, bide berriagoak barnerartzeko gai izan dira lan borobil eta originala sortuaz. Taldekide aldaketa batzuk eta bi maketaren ondoren, Gernikako hirukotearen lehen disko luzeak ondo egonkortu eta gogogotsu datorren taldearen grina isladatzen du. Erritmoen aberastasuna eta amorruz beteriko ahotsek melodia ilunak sortzeko duten gaitasuna azpimarratuko nituzke hutsunerik ez duen lanean. Behin eta berriz entzunda hobeto sartzen den disko gogoangarri horietako bat azken finean.