Astral

Astral https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
The Mamma Jam
161.zenbakia
Astral
Izar arteko bidea da Astral. Hasiera batean taldea Astral deitu zuten, eta The Mamma Jam berrizendatu dute gerora; lehen maketa dute. Atmosfera katartiko inkoherenteak jorratzen dituzte, sintetizadoreak eta gitarrak bateriaren erritmoekin fusionatzen dira umel. Hausnarketa egiteko euskarazko letrek tinpanoak laztantzen dituzte. Javi eta Nico Logroñokoak dira, teklatu eta baterian hurrenez hurren. Julen gitarra-jotzailea iruñearra da. Eta ahotsa eta baxua jartzen dituen Gorka donostiarra. Konparaketa krudela eginda, Kerobiak hasitako bidetik ekin diotela esango nuke, baina abesti berriekin ez dute bide horretan jarraituko.