Vehway

Vehway https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
kritika
Testua: TESTUA: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: (Android - ios)
159.zenbakia
Vehway
"Kotxeek hitz egingo balute?" Horixe aplikazioaren garatzaileek darabilten lelo promozionala. Egia esan, kontzeptua erakargarria da oso, baina app hau instalatu arren gure kotxeak ez du hitzik egingo. Gidariak elkarren artean komunikatzeko txata da Vehway. Whatsapp, Telegram eta tankerako aplikazioen antzeko funtzionamendua du. Kasu honetan, aplikazioa telefono zenbaki batera lotuta egon beharrean, kotxeko matrikularekin erlazionatuta dago. Aplikazioa baliagarria izan daiteke, adibidez, aparkatuta dagoen kotxe bat jotzen dugunean. Orain arte, ohartxo bat uzten genion, eta orain, zuzenean kolpatu dugun kotxearen jabearekin hitz egiteko aukera dugu.