Tribual

Tribual https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
kritika
Testua: Testua: Sergio Peña @sergixnet
Plataforma: Android
158.zenbakia
Tribual
Eibarko Codesyntax enpresak garatutako galdera–erantzun joko entretenigarria da Tribual. Jokoaren dinamika ondokoa da: Bost galderako sortak ahalik eta azkarren erantzun behar dira, eta galdera bakoitzak hiru erantzun posible ematen ditu; bakarra da zuzena, noski. Lau galdera mota daude: Hitzokei, Mikroipuina, Nongoa da argazkia edo pertsonaia? eta Matematikak. Galdera sorta bakoitza bi jokalariri erakusten zaie, eta beraz, lehiatzeko aukera ematen du. Abisatuta zaudete: Engantxatu egiten du!