Switchapps

Switchapps https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
kritika
Testua: TESTUA: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android
167.zenbakia
Switchapps
Smartphone zaharra dutenei zuzendutako aplikazioa. Android bertsio eguneratua dutenek multi-ataza deituriko aukera dute. Hau da, gailuko botoi bat sakatuta irekita dauden aplikazio guztiak ikusteko aukera dute, eta horien artean zein exekutatu nahi duten aukeratu dezakete. Baina Android bertsio zaharretan hori ez da posible. Hala, aplikazio hau instalatuta, multi-ataza erabili ahal izango dute Android 2.2 bertsioa edo berriagoa duten erabiltzaile guztiek.