Reboard

Reboard https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
kritika
Testua: TESTUA: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Ios
167.zenbakia
Reboard
iPhone edo iPad bat baldin baduzu, ez zara dakarren teklatuaz kexatuko; kalitate handikoa da zalantzarik gabe. Ondo erantzuten die gure atzamarren ukituei eta eroso zein bizkor idaztea ahalbidetzen du. Hala ere, teklatu hobeagoa nahi baldin baduzu, Reboard probatu dezakezu. Zer eskaintzen du, bada? Aplikazio batetik bestera modu errazean pasatzea. Hau da, teklatu horrekin kalkulagailua erabiltzeko, Wikipedia kontsultatzeko eta jarraian YouTuben bideoak ikusteko ez duzu aplikazioak zabaltzen ibili beharrik izango. Gomendagarria benetan.