Mutting

Mutting https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
kritika
Testua: TESTUA: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android
161.zenbakia
Mutting
Jakin badakigu gidatzen dugun bitartean mugikorrik ezin dugula erabili, baina askotan zaila izaten da errepideari finko begiratzea telefonoaren hotsa entzuten dugunean; ondorioz istripu asko gertatzen dira, baita isunak ere. Arazo horri aurre egiteko Mutting aplikazioa garatu dute. Kotxean sartzen garenean deiak, mezu laburrak, notifikazioak eta bestelako komunikazio bideak desgaitu egiten ditu. Dei bat jasotzen badugu, aplikazioak gidatzen gaudela dioen mezu bat automatikoki bidaltzeko aukera ematen du, eta baita gure agendako informazioan gidatzen gaudela jakinarazteko aukera ere.