Instant - Quantified Self

Instant - Quantified Self https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
kritika
Testua: TESTUA: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android
160.zenbakia
Instant - Quantified Self
Google Fit jarduera fisikoa monitorizatzeko aplikazioarekin integratzen da Instant – Qualified Self, eta ondorioz, zure eguneko jarduera fisikoa ezagutzen lagunduko dizu. Baina ez hori bakarrik, telefonoari ematen diozun erabilpenaren monitorizazioa ere egiten du. Horrela, gailua zenbat denboraz erabiltzen duzun, zenbatetan desblokeatzen duzun edota gehien erabiltzen dituzun aplikazioak zein diren jakiteko aukera eskaintzen du. Eta adi, alarmak jartzeko aukera ere ematen baitu, adibidez, aplikazio jakin batekin nahi baino denbora gehiago pasatzen ari zarela abisatzeko!