Fronton

Fronton https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
kritika
Testua: Testua: Sergio Peña @sergixnet
Plataforma: Android - IOS
163.zenbakia
Fronton
Esku pilotaren bideojoko ofiziala Pulsar Concept enpresak garatu du, Bainet-ek eskatuta. Primeran girotuta dago; egungo frontoirik garrantzitsuenetan jokatzeko aukera ematen du, adibidez, Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Logroño edo Biarritzekoetan. Momentuko hamar pelotari onenekin jokatu daiteke, aurrelari zein atzelari, eta bakoitzak indar, teknika, abiadura, erresiztentzia eta esku-trebetasun maila jakin bat du. Banaka edo binaka jokatu daiteke, hiru zailtasun mailatan. Pantailako joystick-arekin pilotaria mugituko duzu, eta lau pilotakada ezberdin egiteko botoiak izango dituzu: horma bikoa, atzera, erdia eta baxua. Kontrolak menperatzea hasieran zaila izan daitekeen arren, pare bat partida jokatu ondoren erraz ohituko zara.