Faceq

Faceq https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
kritika
Testua: TESTUA: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: (Android - Ios)
162.zenbakia
Faceq
Ziur sarean baduzula profilen bat sortuta: Google Plus, Facebook, Twitter, About.me… Profil horietan jartzen dugun argazkiari avatar esaten zaio. Aplikazio honekin marrazki alai eta koloretsua jarri ahal izango duzu avatar gisa. Erabiltzeko oso erraza eta azkarra da. Aukeratu marrazkikoa neska edo mutila izatea nahi duzun, eta ostean ilea, azalaren kolorea, begiak, ahoa eta beste hainbat ezaugarri pertsonalizatu ahal izango dituzu. Animatu!