Bosteko Score

Bosteko Score https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
kritika
Testua: TESTUA: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android - IOS
167.zenbakia
Bosteko Score
Saskibaloi zaleentzako aplikazio sinple baina oso erabilgarria. Zertarako erabil daiteke? Saskibaloi partida baten emaitza eguneratuta eramateko! Zure taldeak eta aurkariak saskiratzeak egin ahala ukitu bakarrarekin bat, bi edo hiru puntu eskuratu dituen adierazi eta aplikazioak partidaren zati bakoitzeko partzialak automatikoki kalkulatzen ditu. Gainera, aldez aurretik konfiguratutako traolak erabilita Twitter bidez emaitzak zabaltzeko aukera eskaintzen du.