Zentsura Nafarroako Komiki Azokan

Zentsura Nafarroako Komiki Azokan https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/08/29
berria
Zentsura Nafarroako Komiki Azokan
H28 aldizkariaren pedofilia eskandaluei buruz eta torturari buruzko bi biñeta zentsuratu ditu Nafarroako Komiki Azokak

H
amalau piezako bilduma bat eskatu zion Nafarroako Komiki Azokak H28 aldizkari saretirikoari, baina eskatzaileari ez zaizkio aldizkariak aurkeztutako hamalauak gustatu. Haietako bi ez dituztela erakusketan jarriko jakinarazi diete azokako kideek H28-koei, eta azken horiek lan guztiak argitaratu ezean azokan parte hartzeari uko egin diete. Opus Deiri buruzkoa da zentsuratutako lan bat, eta torturari buruzkoa bestea.