Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-6/@@download/image/gaztezulo_zepla_1477561147.jpg
2016/10/27
berria
Ze plan astebururako?
Adi, asteburu honetan ordu aldaketa datorrela!Horrekin batera, Domu Santua ospatuko da; zuetako batzuk asteburu luzea izangoduzue beraz! Adi gure plan sortari!

  



DONOSTIA: FANTASIA ETA BELDURREZKO ZINEMARENASTEA

Halloween zalea bazara, galdu ezineko zitaduzu Donostiako Antzoki Zaharrean. Godzillak eraikina hartu du, Japoniakobeldurrezko filmei keinu eginez; azaroaren 5a arte, ez galdu beldurrez ikaratzekoaukera! Informazio guztia hemen.

 




BEASAIN: JAZPANA!

JAZPANA! Fest jaialdiak bere zortzigarrenedizioa ospatuko du; aurten urriak 28, ostiralean eta urriak 29, larunbateanbetiko moduan Beasaingo Bernedoeneako parkinean. Aurtengo edizioak honako taldeen kontzertuakizango ditu gaueko 22,00etatik aurrera ostiralean: Barracuda, Monte del oso,Betunizer, Viva Belgrado, Inoren Ero Ni eta Rocket DJ gaua amaitzeko.Larunbatean aldiz, arratsaldeko 19:00etan, honako kontzertuak ikusteko aukeraizango da: Baobabs Will Destroy Your Planet, Izaki Gardenak, Last Train,Morgan, Nikkin, John Berkhout, Nudozurdo, The Suicide of Western Culture eta DjCoco jaialdia ixteko. Informazio guztia hemen.

 Informazio guztia hemen.


BILBO: BIME musika festa erraldoia

Halloweenen eskeletoa mugitu nahi baduzu,galdu ezineko zita duzu Barakaldoko BEC ekitaldi aretoan; urtero bezala, Bimejaialdia ospatuko dute bertan asteburu guztian zehar. Belako, PH Harvey, Suede,The Horrors, The Chemical Brothers... Informazio gehiago hemen.

 


BARTZELONA: EH SONA: UDAZKENEKOSOINU BANDA, EUSKALDUNA

Azaroaren 4an iritsiko da Bartzelonako EuskalMusika Jaialdia, EHSona!Aurten 10 kontzertu, hauetako 3 doan, eta dantza ikuskizun harrgirarri batekindator. Zea Mays eta Willis Drummond taldeen diska berrien aurkezpenakizango ditugu bertan, Esne Beltzaren doako kontzertua edota ezinbesteko direnDoctor Deseo-ren emanaldia. Baina proposamen asko eta ezagutzeko talde aregehiago daude. Jaialdia AlterEHSona zikloarekin osatzen da, pintxoak eta musikamaridatuko dituen tailer batekin eta Eskina Femenina hip-hoptailerrarekin. Informazio guztia hemen.


 

GALDAKAO: MUSIKA BIZIAN JAIALDIA

Asteburuan, Galdakao kantu bitxiez beteko daasteburu honetan musika bizian jaialdiari esker: Andra Mari dantza taldeakantolatutako folk musika garaikide jaialdia, Korsikako Zamballarana taldeak etaAnje Duhalde abeslari lapurtarra ospetsuak joko dute Iturrondo Plazan21:30etatik aurrera ostiralean, Toki eta ordu berean, larunbatean, oholtzagainean azalduko dira Elanor (Flandes), Aziza Brahim (Sahara) eta Ze Esatek!talde euskalduna, eta kontzertuez gain, kale-animazinoa eta adin guztietakopublikoentzako jarduerak egongo dira.

 

 


OIHANEDER: ARGIAREN ERAKUSKETA

Trantsizioak erakusketa: ARGIAren begirada lau hamarkadatako eraldaketei(1976-2016). Erakusketan, ARGIAko argazki artxibo historikoan gordetzen direnmilaka argazkien aukeraketa egin da, azken 40 urtetan izandako eraldaketasozial, ekonomiko eta politikoak islatu asmoz. Azaroaren 3tik 24ra ikusgaiizango da Oihaneder Euskararen Etxeko 2. klaustroan. Oihanederrek, ARGIAk eta ALEAk elkarlanean, erakusketa osatzeko hainbatekitaldi antolatu dituzte azaroan zehar.

 


 

BERTAN BEHERA LEZO: MINTZAGUN JAIA

Igandean, Mintzagun jaialdia egingo duteLezon. Oarsoaldeko euskara ikasleen laugarren jaia goizeko 11:30etikarratsaldeko 18:00etara egingo da Gurutze Santuaren plazan.